XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta kanpoko merkaturik gabe, bukatua omen litzake USA-ko hazkundea.

Horregatik, USA-ko gobernuak bere finantza-politika bidez, erruz gastatzen du dirua, gerraren nahiz kanpoko inbersioen alde.

Hortik sortzen da defizitgoa, gastuaren gehiegizkoa alegia, eta honek darakar ekonomiaren inflazioa.

H. Denis, frantsez ekonomialaria, Rosa Luxenburgoren jarraitzaile bipila da.

Honen tesia, ezaguna da; alegia, kapitalismoaren hazkundea, beti, kanpoko merkatuei esker lortu izan dela.

Denis-en iritzira, tesia hori berriro txit garbi frogaturik gelditu da, USA-ko ekonomiari gertatzen zaionarekin.

Hainbeste aurreratzen duen ekonomiak, ez omen daduka hau beste biderik: exportazioak gero eta gehiago zabaldu eta, bidenabar, kapitalak atzerrira hedatu.

Horrela, barnean sobera den produktoa eta kapitala beste nazioetara sartuz, jarrai dezake aberasten munduan den erresumarik aberatsenak.

Denis-en esplikabidea, beraz, aski garbi agertzen da.

USA-ko inflazioaren sorburua, kapitalismo aurreratuaren barneko kontradiziotik bertatik jaiotzen da.

Ezinbestez hazitzen jarraitu behar ez itotzeko, eta haziko bada, kanpora biali behar produkzio-kapitalak.

Horretarako, gobernuak, nahi-ta-ez, gastu ikaragarriak egin behar, kredituak mugarik gabe zabaldu behar, eta ondorioa, zera da: azken urteotako inflazioa.

Esan dezakegu, beraz, USA-ko inflazioa gobernuaren gehiegizko gastuak erakarri duela.

Erlazio hontan dago Denis-en inflazio-teoria.